LEP: Lan Eskaintza Publikoa

ONGI ETORRI BILBOKO UDALEKO LAN ESKAINTZA PUBLIKOAREN WEBGUNERA


Webgune honetako datuak informaziorako baino ez dira. Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratutako testuek soilik izango dute balio juridikoa.

 

 Datuen babesa.

     Edozein hautaketa-prozesutan parte hartzeak esan nahi du hautagaiak baimena ematen duela eskarian jasotako datu pertsonalak (izen-abizenak, NAN zenbakia eta prestakuntza-maila) tratatzeko.  Hautagaiek hautaketa-prozesuetara aurkezteak esan nahi du baimena ematen dutela eskabidean ageri diren datu pertsonalak erabiltzeko (izen-abizenak, NAN eta ikasketak), aldizkari ofizialetan, iragarki tauletan, webgunean eta, oro har, hautaketa-prozesuaren emaitza partzialak edo behin betikoak jakinarazteko erabiltzen den edozein bideren bitartez argitaratzeko. Halaber, hautagaiek datuak erabiltzeko baimena ematen dute, HAEEk edo erakunde eskudunak euskararen hizkuntza-eskakizuna edo beste hizkuntzaren baten ezagutza maila egiaztatu dezan, eta, oro har, hautaketa-prozesuari dagozkion ariketak epaimahaiak, erakundeak, enpresak edo epaimahaiak agintzen dionak modu egokian prestatu eta burutzeko direla baieztatzeko. Gainera, hautagaiak deialdi espezifikoan ezarritako bazterketa medikoen taulara egokitzen direla ziurtatzeko erabili ahal dira datu pertsonalak.

     Hautaketa-prozesuak publizitate printzipioak araututa daude. Ondorioz, hautagaiaren eskabiderik ez da onartuko baldin eta ez badu bere datuak lagatzea onesten aurreko paragrafoan adierazitako edukiaz eta helburuetarako.

     Hautaketa-prozesuen ondorengo lan-poltsak egiteko, hautagaiek eskabidean adierazi beharko dute datu hauek administrazio publikoko beste erakunde batzuei lagatzeako ados dauden, horiek enplegu eskaintzak egiteko legez aurreikusitako baldintzetan: Izen-abizenak, NAN zenbakia, helbidea, harremanetarako telefonoa eta prestakuntza-maila. Beren beregi ez badute adierazten, onartzen ez dutela ulertuko da.

  • - Hautagaiek emandako datuak "Enplegu eskaintza" izeneko fitxategi batean sartuko dira eta horretaz Bilboko Udalaren Giza Baliabideen Saila arduratuko da.
  • - Interesdunek euren datuak ikusteko, zuzentzeko, baliogabetzeko eta aurka egiteko eskubidea izango dute; horretarako, idatzi bat bidali beharko dute helbide honetara: Bilboko Udalaren Giza Baliabideen Saila. Venezuela plaza 2, 5. solairua. 48001 Bilbo.
  • - Informazio gehiago behar bada, Bilboko Udalaren Giza Baliabideen Saileko Langileak Aukeratzeko Sailatalera jo daiteke: 

Telefonoak: 94 420 31 64 - 94 420 30 67

Neguko ordutegia (urritik maiatzera):

- Astelehenetik barikura: 08:30-14:00.

Udako ordutegia (ekainetik irailera):

- Astelehenetik barikura: 08:30-13:00.

Posta elektronikoa: Kontsulta elektronikoen atalean egin dezakezu, egin dezakezu klikatu hemen.